Parte hartzea eta Udala gaiaren inguruan, hitzaldia izango da ostegunean, arratsaldeko 19:30etan, Errotan (Antziola, 7). Asier Blas eta Mila Apezetxea izango dira hizlariak eta Juan Ignazio Arrieta Tani moderatzailea. Hitzaldian herritarren parte-hartze demokratikoari buruz hitz egingo dute, besteak beste: herritarrek Udal erabakietan zuzenean parte hartzeko zein aukera dauden, zein esperientzia interesgarri esistitzen diren, zergatik indartu behar den parte hartzea... Hitzaldi honek hasiera emango dio Natzak herri antolakuntzari buruz eztabaidatzeko antolatu duen zikloari.
Hitzaldi zikloa
Natzak dio idatzi batean, herritarrei ez zaiela aukerarik ematen erakunde publikoetatik garatu beharreko politiketan parte hartzeko, eta horren aurka azaltzen dira: ´egon behar du lau urtetik behin alderdi politiko bati botoa emateaz gain beste zerbait` eta gaineratzen dute: ´alderdi gehienei ez zaie hori interesatzen, ordea`. Hori aztertuta, eta maiatzean Udal hauteskundeak direnez, Natzak hitzaldi ziklo bat antolatu du. Zikloaren asmoa da aztertzea erakunde publikoetan ezkerreko politikak nola indartu daitezkeen eta, bide batez, herritarrek politika publikoetan eragiteko bitarteko bat sortzea. Hitzaldietan gai ugari lantzeko asmoa dute: parte har-tze demokratikoa, herri ereduaren eztabaida, kultura, migrazioak eta abar. Natzak, hitzaldiekin batera, material osagarria eta hitzaldietako testuak eskaintzeko asmoa ere erakutsi du, herrian eztabaida pizteko.