Hernanik sendo jarraitzen du lidertzan, Rekalderi irabazita

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 15a, 01:00

Joko guztiak irabazi arren, lehenengo bietan borroka gogotik egin behar izan zuten hernaniarrek Bilboko taldearen aurka.

Gabonetako deskantsuaren ondoren, garrantzitsua zen asteburuan irabaztea eta are gehiago lehen posturako arerio baten kontra. Hernanik lanak ondo egin zituen eta Rekalde talde gogorrari 3-0 irabazi zion etxean. Markagailuak erakusten duena baino partidu estuagoa izan zen, lehen 2 jokoetan 25-22 irabazi baitzuten hernaniarrek. Bilbotarrak ez ziren partidua erregalatzera etorri eta joko bukaera artean berdin-berdin joan ziren, azken puntuetan Lauri Matiasen mutilek errematatzen asmatu bazuten ere.

Hernaniarrak lider
Larunbateko partiduaren ondoren, hernaniarrek lider jarraitzen dute eta gauzak patxadan eta ondo egiteko adina punturekin. Gainera, aurkari zuzen bat urrutiratzea ere lortu dute asteburu honetan, bilbotarrena ligako talderik gogorrenetakoa izan baita azken denboraldietan. Hernaniarrek bigarren buelta hasiko dute orain.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!