Bi taldeek irabaziz hasi dute liga

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 15a, 01:00

Hernaniko bi taldeek larunbatean hasi zuten liga, eta biek garaipena lortu zuten. Hernani Ak 3-1 irabazi zion Eibar Ari, Gipuzkoako lehen mailan. Fernando Esnaola eta Ricardo Osak irabazi egin zituzten partidak eta Javi Castañares eta Mikel Apezetxeak berdindu egin zuten. Hernani Bk ere 3-1 irabazi zion Gros J taldeari, hirugarren mailan. Ketxus Navascues, Harkaitz Bereziartua eta Joxe Angel Ijurkok irabazi egin zuten eta Iñaki Gorostegik galdu egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!