Hitzaldia da gaur Biterin, haur eta nerabeak etxean dituzten gurasoei zuzenduta, Pertsona diferenteen aurrean, begiratu ezberdinak izenburuarekin. Arreta gabezia, hiperaktibitatea, inpultsibitatea, Asperger sindromea, autismoa... eta antzeko gaiak familia askotan izaten direla azpimarratu dute antolatzaileek, eta sarri askotan gurasoak galduta sentitu litezkeela edo errudun sentimenduak izan. ´Badakigu jokaerazko arazo hauek modu negatiboan eragin dezaketela familian, eskolan eta lagunartean, eta aldi berean haur eta nerabearen garapen kognitiboan, emozionalean eta harremanetan` azpimarratu dute. Egoera hauen aurrean ´begirada integratzailea eta errespetuan oinarritutako jarrera` behar direla diote antolatzaileek.
Bi aditu hizlari gaur
Arazo hauek azaltzeko gaian aditu diren bi pertsona izango dira gaur Hernanin: GAUTENAko profesionala da bata eta bertan elkarlanean dabilen gurasoa da bestea. Hitzaldia irekia da interesa duten guraso guztientzat. Gaur, astelehena, arratsaldeko 15:00etatik 16:30etara, Biterin.