Lokartuta hasi eta indartsu bukatu

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 15a, 01:00

Hernanik bosgarren garaipena lortu zuen atzo Landaren eta hirugarren dijoa.

Deskantsu luzearen ondoren, erritmoa hartu ezinik ekin zioten ligari hernaniarrek eta kataluniarrek gogor jokatuta markagailuan aurrea hartzea lortu zuten. Iraitz Garmendiak bi zigor kolpe sartu zituen ordea, eta 6-5 aurreratu ziren etxekoak. Lehen zatian nahikoa lana izan zuten hernaniarrek Cornellári eusten, baina deskantsu aurrean, Oier Garmendiak entsegu dotorea egin zuen eta Iraitzek ez zuen hutsik egin ostikoan, 13-5. Bigarren zatiari gogotsu ekin zioten hernaniarrek eta David Pelaz eta Iñaki Yarzaren bi entseguk, eta atzo punterian fin ibili zen Iraitz Garmendiaren bi transformazioek bideratu zuten partidua. Bukaeran, Hernani saiatu zen bonusa emango zion entsegua egiten, baina orain ere gabe gelditu behar izan du, garaipenak ematen dituen 4 punturekin.

Hurrengoa Durangon
Lehen buelta bukatzeko partidu bakarra falta du Hernanik, asteburuan Durangon jokatuko duena. Partidu zaila aurreikusi dute taldeko arduradunek, zelai artifiziala eta azkarra baita Durangokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!