Baiona-Getarirako izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2007ko urtarrilaren 17a

Mendiriz Mendik irteera antolatu du urtarrilaren 21erako eta bihar da izena emateko azken eguna. Done Jakue bideko 1. etapa egiteko asmoa dute, Baionatik Getariraino (Lapurdi), eta 08:00etan aterako dira Atsegindegitik. Prezioa 8 eurokoa da bazkideentzat eta 11 eurokoa besteentzat. Izena eman daiteke elkarteko bulegoan bihar, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!