Molotoff Irratiko Sound System saioak saio berezia eskainiko dio gaur, James Browni hil berri den musikariari. 73 urte zituen Brownek eta ´funk musikaren sortzaileetako bat` izan da. Bere bizitzaz aipamen laburra egiteaz gain, oso ezagunak ez diren hainbat kantu entzuteko aukera izango da. Saioa 22:00etatik 23:00etara izango da eta errepikapena bihar, goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 17:00etara. 91.8 FM frekuentzia berrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!