Doberak antolatuta, Lupe Lekuona ipuin kontalaria Biterin izango da bihar, Elizatxo eta Langile ikastoletako ikasleekin. Lupek bi saio eskainiko ditu (14:30-15:30 eta 15:30-16:30) eta Hala Bazan ekimenaren abiapuntua izango da, apirilean ikasleek ipuinak sor ditzaten. Ekimenaren helburua ikasleengan irakurzaletasuna bultzatzea da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!