J.O. 21 urteko gazte hernaniarra atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Elkano kalean bi kontainer gurutzatzea leporatuta. Segik eguerdian egindako manifestazioa pasa eta gero gurutzatu zituzten kontainerrak. J.O. manifestazioa bukatzean atxilotu zuten, Plaza eta Tiloseta arteko pasadizoan, kale jantzian zijoazen ertzainek. Ziur aski Donostiako epaitegira eramango dute gaurko egunean, familiak adierazi zuenez. Arratsaldeko 20:30etan beste manifestazio bat egitekoa zuen Segik, Gudarien plazatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!