Txotx irekiera gain gainean dugu Hernanin eta horren bueltan antolatutako ekitaldietan lehenena gaur bertan izango da, goizeko 11:00etan, Plaza eta Tiloseta artean. Bruno Agerre margolariak zenbait ´sorkuntza piktoriko` egingo ditu Hernani eta sagardoa gaiaren bueltan. Ondoren, herriko ikasleek artelan horiek gonbidapen txartel bihurtuko dituzte. Ekitaldi hau SagardoGuneak antolatu du: Udalak eta Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresari Fabrikatzaileek sustatutako sagardoaren esparru berriak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!