Martindegi auzoko kultur astearen barruan, bertso afaria antolatu dute datorren larunbaterako, urtarrilak 13. Amets Arzallus eta Angel Mari Peñagarikanok kantatuko dute, Oialume Zar sagardotegian, 20:30ak aldera hasiko den afarian. Txartelak salgai daude Oialume tabernan, 30 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!