Faustino torneoa azkenetan da eta gaur ezagutuko dugu datorren larunbatean Galarretan Ezkurra-San Miguelen aurka ariko den bikotea. Zeberio II-Ion eta Altuna I-Urrutiak jokatuko dute postu horren bila desenpateko partidua, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan. Aurretik final aurreko bi partidu jokatu dituzte eta bikote bakoitzak bana irabazi du.
Altuna I-Urrutiak lehen porrota
Altuna I-Urrutia torneoko partidu guztiak irabazita zetozen, horietatik bi Zeberio II-Ioni (ligaxkan 39-40 eta lehenengo final aurrekoan 26-40). Baina joan den larunbatean Uharten jokatutako partiduan, gipuzkoarrek irauli egin zu-ten kanporaketa eta, 40-31 irabazita, finalean sar-tzeko aukera izango dute hirugarren partiduan. Irabazten hasi ziren arren (2-5, 3-8), Altuna eta Urrutia ez ziren aurrekoetan bezain fin ibili eta, beren akatsen eta Patxi Zeberioren partidu ona dela-eta (24 egindakoak), lehen partidua galdu zuten torneoan. Faustino torneoko finala larunbatean jokatuko da eta Ezkurra-San Miguel sailkatuta daude dagoeneko. Galarreta izango da finalaren eszenatokia.
Etxabe gaurko jaialdian
Gaurko jaialdian beste hiru partidu jokatuko dira, 16:00etan hasita: Gorriz-Aizpurua II/Martinez I-Martinez II; Agirresarobe-Etxabe/Uterga-Iriarte eta Zalakain-Badiola/Matxin IV-San Miguel.