Mendiriz Mendik 2007ko egutegia atera berri du eta aurten ere 30 irteera inguru izango dituzte. Helduentzako 14 irteera izango dira eta haurrentzako 12. Horrez gain, eski ikastaroak, mendi bizikleta irteera, arroila jaitsiera eta abar ere antolatu ditu Mendiriz Mendik, denetarik probatu nahi duen jendeak aukera izan dezan.
Pirineoetara eta Artikutzara
Egun bakarreko irteeraz gain, egun gehiagokoak ere urtero antolatzen ditu Mendiriz Mendik. Helduentzat pirineoetara bi asteburu pasa izango dira aurten: Taillon mendira joateko aukera izango da apirileko asteburu batean eta uztailean Panticosatik Pont d’Espagnerako ibilia antolatu dute astebururako. Haurrak berriz, Artikutzara joango dira urriaren 12tik 14ra, urtero antolatzen duten irteeran. Gainontzean era guztietako irteerak daude aukeran, baina egun berean joan eta etortzekoak.
Bazkideentzako zerbitzuak
Irteerak bazkideentzat eta bazkide ez direnentzat izaten dira, eta horrez gain, bestelako zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditu mendi taldeak elkarteko bazkide egiten direnentzat. Mendi Federatu txartela bertatik tramitatzen dute eta horrez gain, mendiko materiala ere bada elkartean alokatzeko: kranpoi, piolet, iraupen eskiko ekipoa, raketak eta ortovox-a. Mendiko kontuei buruz, gehixeago jantzi nahi dutenentzat, mendiko liburutegia ere bada aukeran eta diapositibak proiektatzeko gela ere erabilgarri dute bazkideek. Urteko kuotak dira: gaztetxoek 2 euro; gazteek 3 euro eta helduek 8 euro. Jubilatuek, berriz, doan izango dute bazkide egitea.
Helduentzako irteerak
Urtarrilak 21. Baiona-Miranda Santio bidea
Otsailak 3-4. Iraupen eski eta alpinoa
Otsailak 11. Arribe-Ulizar (868 m.)-Berastegi
Otsailak 18. Zuhaitz Eguna
Martxoak 25. Adi (1.458)
Apirilak 21-22. Taillon (3.144 m.)
Maiatzak 20. Zestoa-Lastur
Ekainak 10. Aizkorri (1.528 m.)
Uztailak 14-15. Panticosa-Valon-Pont d’Espagne
Irailak 16. Arlas-Maule
Irailak 29. Mugarri Festa
Urriak 21. Hiru urtegietako ibilbidea. Artikutza-Domiko-San Anton
Azaroak 18. Bazkide Eguna
Abenduak 16. Baiona-Miranda Santio Bidea
Haurrentzat irteerak
Urtarrilak 28. Otsabio (801 m.)
Otsailak 17. Zuhaitz Eguna
Martxoak 11. Ibilaldi neurtua
Apirilak 1. Larrun (900 m.)
Maiatzak 6. Aurrera (Foz de Lumbier)
Ekainak 3. Aralar
Irailak 23. Ernio (1.075 m.)
Irailak 29. Mugarri Festa
Urriak 12-13-14. Artikutza
Urriak 21. Finalista Eguna
Azaroak 11. Pagoeta (714 m.)
Abenduak 2. Aldura (537 m.)
Bestelakoak
Irteera hauez gain, eski ikastaroak eta eskaladakoa izango dira, eta arroila jaitsiera, espeleologia eta Mendiko bizikleta irteera. Mendizale Astea eta azoka ere egingo dituzte.