Auzo elkarteak jarritako jaiotza txikitu dute

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 5a, 01:00

Karabelgo Belkara auzo elkarteak jakinarazi du beraiek egin eta jarritako jaiotza suntsitu dutela. Jaiotza abenduaren 25ean, goizean, agertu zen txikituta. Adierazi dute ez dela aurreneko urtea, baina aurten goitik behera txikitu dutela. Pieza batzuk ere eraman zituzten eta auzoko beste leku batzutan agertu dira. Azaldu dutenez, jaiotzako piezak auzo elkarteko tailerretan parte hartzen duten emakumeek egin dituzte eta urtero txukundu eta konpontzen dituzte. Udalari eskatu diote jaiotza babesteko neurriak hartzeko. Jaiotza ahal duten moduan osatu eta jarri dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!