Urteko lehen kontzentrazioa gaur, Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 5a, 01:00

Arratsaldeko 20:00etan izango da.

ETXERAT elkarteak urteko aurreneko kontzentrazioa egingo du gaur. Kontzentrazioaren lemak bi izango dira gaurkoan Estatus politikoa orain, euskal presoak Euskal Herrira eta Iñaki de Juana askatu. Deialdia, arratsaldeko 20:00etarako egin dute, Zinkoenean. Herritarrei dei egin diete kontzentrazioan parte hartzeko.

Etxeratek zozketatutako saskia

Etxeratek saskia zozketatu du aurten ere eta jakinarazi dute Mari Kruz Igarani egokitu zaiola. Zozketa abenduaren 29an egin zuten eta 242 zenbakia atera zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!