Haurrentzako Itxo...Itxon ikuskizuna izango da gaur Astigarragan. Ikuskizunean bi aktore eta txotxongiloek hartzen dute parte. Hegoalderako bidaia egin behar duten hegaztien istorioa kontatzen da, soinuz girotuta. 2 eta 6 urteko haurrentzako ikuskizuna da. Arratsaldeko 17:30etan, Astigarragako kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!