Bihar iritsiko dira Errege Magoak Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 4a, 01:00

gero eta bide motzagoa dute ekialdetik Hernanirako bidean Errege Magoek, eta bihar, hutsik egin gabe, bertan izango dira. Kabalgata aurretik, arratsaldeko 16:00etan, Zaharren Egoitzara joango dira bisitan. Kabalgata, karroza eta guzti, arratsaldeko 18:00etan aterako da Marielutsetik. Handik herri erdialdera abiatuko dira eta Plazan, Cuevas farmazia parean, Guria taberna parean eta Irizar taberna parean geldituko dira. Kabalgata musikaz girotzeko, txistulari banda eta musika banda izango dira. Bukaera Plazan emango diote, haurren eskariak entzun ondoren. Sorpresa bat ere izango da tartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!