Ezkurra-San Miguelek 40-25 garaitu zituzten Altuna II-Eizagirre, joan den larunbatean Huarten eta Altuna I-Urrutiak berdin egin zuten (26-40) Zeberio II-Ionen aurka igandean Galarretan, Bodegas Faustino bi bitako torneoan. Bi bikoteek Faustino torneoko finalean sartzeko lehen pausua eman dute, baina beste partidu bat irabazi beharko dute finalean sartu ahal izateko. Galtzaileek irabaziz gero, desenpateko hirugarren partidua jokatu beharko lukete, bi finalaurrekoetan.
Gaur final aurrekoa
Ezkurra eta San Miguel, Altuna II eta Eizagirreren aurka ariko dira gaur Galarretan. Doneztebearrek finalerako txartela lortu lezakete gaur irabazita, baina Altuna II eta Eizagirrek ez dute partidua Huarten adina merke salduko. Beste bi bikoteek (Altuna I-Urrutia/Zeberio II-Ion) Huarten jokatuko dute etzi.
Beste hiru partidu
Beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur: Larrea-Olazar/Matxin IV-Agirrezabala, Uterga-Lizaso/Altuna I-Iriarte eta Sarasua-Badiola/Matxin III-Ion.