Aitor zinean etxeak egiteko lizentzia ematea onartu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 3a, 01:00

aITOR zinean etxeak egiteko bidean zenbait urrats aurreratu ziren, abenduaren 28an egindako gobernu batzarrean. Batzarrak erabaki zuen edifizioaren zati bat botatzeko baimena ematea. Horrez gain, etxeak egiteko lizentzia ematea ere onartu zen. Iñaki Arratibel hirigintza zinegotziak azaldutakoaren arabera, 32-35 etxe inguru eraikiko dira. Baimena eman denetik 3 hilabeteetako epea dute orain eraikin zati hori botatzeko.

Hilerrian 15 aparkamendu berri

Hilerrian 15 aparkamendu egiteaz ere hitz egin zen joan den urteko azken gobernu batzarrean. Jose Antonio Cuesta, obra publikoetako zinegotziak azaldutakoaren arabera, zenbait aldaketa izan dira hilerrian aurrikusita zeuden obretan. Izan ere, gorputzak kontserbatzeko eraikin bat zen egitekoa, baina proiektu hori bertan behera geratu da, momentuz. Aurrikusita zeuden beste bi erakininak (gorputzak eramateko makinarentzat eta bulegoarentzat) egin egingo dira. Hilerriko kale nagusiak, berriz asfaltatu egingo dira makina bertatik pasa ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!