ARTISAU azokan parte hartzeko aukera izango dute gaur herriko gazteek. Ongintza Patronatuko kale hezitzaileek eta Gazte Txokoak antolatuta, eskulan tailer ezberdinak antolatu dituzte, 11 eta 18 urte arteko gazteentzat. Artisau azoka arratsaldeko 16:00etatik 20:30ak aldera arte izango da, Plazan.
Argizari, marko, kartera...
Artisau azokan eskulan tailer ezberdinak izango dira: argizaria urtu, kolorea eta usaina eman, argizaria jartzeko moldeak egin, ispiluei markoak egin, eta komiki eta tetrabrikekin karterak egin, besteak beste.
Parte hartze ona Ongintza
Patronatuko kale hezitzaileek azaldutakoaren arabera, pozik daude Gabonetako oporren inguruan 11 eta 18 urteko gazteentzat antolatu dituzten ekintzetan izan den parte hartzearekin: ´gazteek bere egin dituzte jokoak, izan ere, erantzun egiten dute ekintzak antolatzerakoan haiekin kontatuz gero` azaldu dute.