Joxan Rekondo ez da alkatetzara aurkeztuko datozen hausteskundeetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 3a, 01:00

Atzo eman zuen berria, prentsara bidalitako ohar batean. Ez dute aurreratu EAko zerrenda buru zein izango den.

Joxan Rekondo Hernaniko alkatea ez da EAko zerrenda buru izango maiatzeko udal haustekundeetan. Atzo arratsaldean eman zuen erabakiaren berri, Kronikara bidalitako prentsa ohar batean. Alderdiak ez du oraingoz jakitera eman nor izango den datozen hauteskundeetan Alkatetzarako aurkeztuko dena, aukeraketa prozesua hasteko baitago.

Hiru legegintzalditan alkate

Joxan Rekondo hiru legegintzalditan izan da Hernaniko alkate: 1991-1995 (EA-EAJ-PSE-Euskadiko Ezkerra); 1995-1999 (EA-EAJ-PSE); 2002-2006 (EA-EAJ-EB). Joxan Rekondok positiboki baloratu ditu alkate izan deneko urte hauek eta eskertu du ´hernaniarren babesa, batez ere momentu zailetan`. Hernaniko alkate izan den legealdietan gobernu taldea osatu dutenak ere izan ditu gogoan, ´beren jarrera lehiala izan baita`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!