Udalak prentsara bidalitako ohar batean, azaldu du, kiroldegiko teilatua aldatzen ari direla eta grua jarri dutela Urbieta kalean, kiroldegi parean. Hori dela eta, Urbieta kaleko zati horretan kotxeek norabide bakarrean ibili beharko dute.
Horrez gain, seguritate baila ere jarri dutela azaldu du Udalak eta dio ´zenbait gaztek eta helduk` ez dutela errespetatzen balla hori, ´udal jangela zena eta komon publikoak erabiltzen jarraitzen` dutelako.
Arriskuak
Udaltzaingoak balla hori ez errespetatzeak istripu arrisku haundia dakarkiela azaldu du eta dio ´sartzeko debekuari kasurik egiten ez diotenek eta hesia desmontatzen dutenek erantzukizun legalak izan` ditzaketela.
Udalak dio kiroldegiko teilatua aldatzea obra garestia dela, kirol instalazioak hobetzeko beharrezkoa. Lana egiten ari den enpresak beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartu dituela azaldu du, ´langileek eta herritarrek arriskurik izan ez dezaten`. Obra konplexua ere badela azaldu du Udalak eta beharrezkoa dela hesia ez pasatzea.