Kontzentrazioa

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 29a, 01:00

Etxerat elkarteak kontzentrazioa deitu du gaurko. Urteko azken ostirala izaki, garran tzia eman nahi diote gaurko mobilizazioari ´data hauek direla eta, gure senideen falta nabariagoa da` azaldu dute. Etxeratek adierazi du datorren urtean senideak etxean ikusiko dituztenaren esperantzarekin hasi nahi dutela urte berria. Kontzentrazioaren lema izango da Estatus politikoa orain, Euskal Presoak Euskal Herrira. Kontzentrazioa arratsaldeko 20:00etan izango da, Plazan. Segidan saskiaren zozketa egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!