‘18/98 +’ taldeak antolatuta autoinkulpazioak bilduko dituzte igandean, inkulpatuak daudenen alde bere sinadura eman nahi duenarentzat. Dagoneko 600 autoinkulpaziotik gora bildu dituzte Hernanin eta 11.000tik gora dira guztira bildutakoak. Autoinkulpazioak biltzearekin batean, festa txiki bat antolatu dute: karpa bat jartzekoa dute Plaza Berrin, eta bertan txistorra, solomo eta abarren pintxoak eta sagardoa izango dira aukeran, Hernaniko harategi eta sagardogileek emanak. Goizeko 11:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!