Itxialdia gaur hasita

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 28a, 01:00

Askatasunak deituta itxialdia izango da gaur eta bihar, amnistiaren alde. Itxialdian parte hartzeko zita egin dute gaur arratsaldeko 18:30etan, Plazan. Itxialdian zehar ekintzak egingo dituzte. Gaur, DVDa eta pelikula proiektatuko dituzte eta tortilla patata lehiaketa ere egingo dute. Bihar, bizikleta martxa egingo dute goizean, eta eguerdian paella jana egingo dute. Bihar arratsaldeko 20:00etan Etxeratek deitutako mobilizazioarekin bat egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!