Elkartasun dendak gaur irekiko ditu ateak.

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 27a, 01:00

Askatasunak elkartasun denda jarri du Karkabako plazan, Aralar taberna parean. Bertan arropa, liburuak, agendak eta bestelako materiala eskuratu daiteke. Gaur, bihar eta ostiralean, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara irekiko dute. Abenduaren 30ean, 10:30-14:00etan eta 17:30-20:00etan irekiko dute. Urtarrilaren 2 eta 3an arratsaldetik irekiko dute eta urtarrilaren 4 eta 5ean, goiz eta arratsaldetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!