Gabon inguruko ekintzekin izango da denbora non pasa

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 27a, 01:00

GABON inguruko ekintzez gainezka izango dira datozen egunak. Atzo ere izan ziren ekintzak, batez ere etxeko gazteenentzat, Gabonetako oporraldi hauetan aspertu ez daitezen. Goizean liburutegian ipuin kontalariak izan ziren, 3 urtetik hasi eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Arratsaldean, 11 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, Play Station erraldoia eta karaokea antolatu zuten, Biterin. Ostiralean, Zaharren Egoitzan Gabonetako toka txapelketa antolatu dute. Larunbatean, puntto txapelketa egingo dute eta igandean, bingo berezia izango dute. Larunbatean, 11-18 urte arteko gazteentzat perkusioa eta arku tiroa izango da, Tilosetan.

 

DATOZEN EGUNETAN

Abenduak 29. Toka
txapelketa. Arratsaldeko 17:30etan, Zaharren Egoitzan.
Abenduak 29. Kantuz
abesbatza eta Hernasax taldearen Gabonetako kontzertua. 20:00etan, Milagrosan.
Abenduak 30. Perkusioa eta arku tiroa. Goizeko 10:00etatik 13:30etara Tilosetan.
Abenduak 30. Puntto
txapelketa. Arratsaldeko  18:00etan, Zaharren Egoitzan.
Abenduak 31. Urte
zaharretako Bingo Berezia. Arratsaldeko 17:00etan,
Zaharren Egoitzan.
Abenduak 31. Urte
zaharretako erronda, Ohitura Zaharrak abesbatzarekin. 17:30etan, Kaxkoan zehar.
Urtarrilak 1. Incansables Txarangarekin kale buelta. 01:30etatik aurrera, Kaxkoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!