Buruz buruko hirugarren Kronika Txapelketak eman du berea eta bi txapeldun berri izan ditu aurtengoan. Herritarren artean txapeldun Mikel Ruiz de Galarreta gelditu da; herritik kanpokoen artean berriz, Xabier Iribar oiartzuarra. Lauterdi barruko bi finalak igandean jokatu ziren. Lehen partidua oso borrokatua eta ikusgarria izan zen, Xabier Iribar oiartzuarraren eta Unai Elizegi añorgarraren artean. Oiartzuarrak 22-19 irabazi zuen. Bigarren partidua errazago irabazi zion Mikel Ruiz de Galarretak, Jon Ortiz de Arriri: 22-4. Ortiz de Arrik txurniloa bihurritu zuen eta errenka jokatu behar izan zuen partidu bukaera. Hurrengo txapelketa bi bitakoa izango da, eta izen ematea zabalik dago dagoeneko Kronikan bertan (Larramendi 11). Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu.