Olentzerok herria goitik behera pasata bukatu ditu aurtengo joan etorriak. Igandean, auzo desberdinetan, baserriz baserri eta kalean barrena ibili zen. Herrian neska-mutilek harrera ona egin zioten ikazkinari eta berak opariak eta kontu gozoak izan zituen gaztetxoenentzat. Baserriz baserri joan zen olentzeroak, berriz, herriko sagardotegietan sagardoa nola dagoen probatzeko aukera izan zuen, ohiturari segiz.