Gipuzkoako txapelketak

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Gaur hasiko da Gipuzkoako trinkete txapelketa eta pelotari hernaniarrek bost partidu izango dituzte. Irurako trinketean jokatuko dute, 13:30etatik aurrera. Partidu guztiak banakakoak izango dira: Jubeniletan, Eñaut Esnaola-Mundarro; eta nagusietan Iñaki Esnal-Ramuntxo 2, Unai Ezeiza-Oiarpe; Mikel Zurutuza-Andazpe eta Paul Ojuel-Ramuntxo 1. Bihar beste bi partidu izango dira, kadete mailan. 09:30etatik aurrera, Iruran: Mikel Noble-Oiarpe eta Markel Lizeaga-Mundarro. Eskuzko txapelketa, berriz, gaur bukatuko da. Hauek izango dira hernaniarren partiduak: infantiletan, Lujanbio-Lopez/Aurrera Saiaz (Zarautz, 16:00); Lucia-Murgiondo/Zarautz (Alegi, 16:30); kadetetan, Aizpitarte II-Otaegi/Oiarpe (Astigarraga, 10:30) eta jubeniletan, Elordi/Garmendia-Salaberria (Altzo, 11:00).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!