Kronikako 4terdi txapelketako finalak bihar jokatuko dira, Tilosetan. 12:00etan Añorgako Iribar eta Oiartzungo Elizegik jokatuko dute. Segidan, Hernanikoen txanda izango da eta Ruiz de Galarreta eta Ortiz de Arri neurtuko dira txapelaren bila. Txapelketa urrian hasi zen eta 16 pelotarik hartu dute parte txapelketan, erdiak hernaniarrak.
Urte hasieran binakako txapelketarako izen ematea zabalduko da eta urtarrilaren 11era arte izango da epea. Binakako txapelketa urtarriletik ekainera arte jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!