Rafa eta Jose txapeldun, tute txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Karobi elkartean tute txapelketa jokatu berri dute eta Rafa eta Jose izan dira txapeldunak. Urteurreneko afaria aurreko larunbatean izan zen, bertsolariek eta trikitixak girotuta eta ondorenean eman zituzten aurtengo txapelketako sariak. Argazkian lehen hiru bikoteak eta elkarteko lehendakaria ageri dira. Horrez gain, atzo arratsaldean ere izan zen festa Karobi elkartean, neska mutilentzat. Ipuiak, jolasak eta zozketak izan zituzten eta gorputza berotzeko txokolate jana izan zuten ondorenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!