Nere Borda parkeko txikizioekin keja

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Herritar talde bat keja da Nere Borda parkeko egoerarekin. ´Gazte koadrila haundiak etorri eta txikizioak egiten dituzte, hemen inguruko parke botaniko bakarrean` salatu dute.

Hernaniar talde bat keja da Nere Borda parkearen egoerarekin eta beren keja azaldu diote Kronikari. Salatu dute txikizio haundiak izaten direla azken aldian, eta zazpi alditan sua ere egin dutela bertan ´eta Donostiko bonberoek ere joan behar izan dute`. Suaren eraginez, palmera bat moztu behar izan dutela ere esan diote Kronikari eta parkearen egoera penagarria dela. Dirudienez, gazte koadrila haundiak joaten dira parkera ´70 batera ere igual eta inongo kontrolik ez dagonez edozer egiten dute`.

Ordutegiak bete ez

Orain gutxi ordutegi berria jarri dute Nere Borda parkerako, goizeko 09:00etatik 15:00etara. Herritar talde honek dio parkea ireki eta ixteko ordutegia ez dela betetzen eta neurri haundi batean arazoak hortik datozela. Eskatzen dutena da, ireki eta ixteko ordutegiak ondo bete eta parkea norbaitek kontrolatzea ´udaltzainek edo beste norbaitek`, horrelako arazo gehiago izan ez daitezen.

Herritarrei azaltzeko deia

Herritarrei dei egin die ´parke zoragarri honetara` azaltzeko eta azpimarratu dute oso gutxi dauden horrelako parke botanikoak zaintzeak merezi duela ´landare interesgarri asko dagoelako eta herritarroi hau mantentzea asko kostatzen zaigulako`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!