dobera Euskara Elkarteko zuzendaritzak ala erabaki du, ta biyartik aurrera Kronikako notizi batzuk (geyenak) Ernaniko euskeran idatziko dittu Kronikak. Oraingoz proba moduan egingo da sayakera, ta jendiak iritziya eman aal izango du, Doberako web orri berrin: www.dobera.com. Doberak ernaniarran artian egin dun azterketan ondoriyua izan da oi: ´Ernaniko erritarrak nayo due orain ibiltzen dan euskera baño ernaniarragua ittia`. Ernaniko euskeran idatziko da, baño Ernaniko euskera jasua erabiliz, gipuzkera estandarretik bertara xamarrekua, alegiya. Alare, euskalkiyak erabiltzeko modu ausartagua ibilli nai luke Kronikak, ta fonetikari ere garrantziya eman diyo, au da: ‘y’, ‘tt’, ‘ll’, ta abar ibilliko dira. Atta Kardaberazen testutan oinarritzen ai da Dobera, euskera estilua zeazteko.
Berritzaillia izan nai luken sayakera
Buru auste aundik eman dittuen erabakiya izan da ondokua, baño Doberak aurrera ittia erabaki du sayakera berritzalle onekin, geyen bat irakurliak eskatu dutelako. Berritzallia izango da bereizgarri fonetikuak idatzira eramatia, ala nola, epentesiya ‘y’, ‘a’ bokalaren aurretik ‘e’ eta ‘o’-ren asimilaziyua (etxia, astua...) eta abar luze bat. Aditzaren kasuan, Ernaniko bereizgarritan oñarritutako aditzak erabilliko dira: degu, do, ziyozun, diyozka... Gauzak ondo itte aldera, azterketa sakon bat jarri du martxan Doberak, Ernaniko izkuntza, itzak ta abar ateratzeko. Bere iritziya eman eo aportaziyuak ein nai dittunak ere bau aukera Doberako web orrin, eo Dobera eo Kronikatik pasa litteke (Larramendi 11).
Erdi eta erdi
Oaindik esperimentala da ernaniarrez idazteko egitasmo au eta zenbait notizi bakarrik idatziko dira gipuzkera itxin (gaurko Kronikan ere zenbait notizi bakarrik idatziko dira ernaniarrez). Doberak erabaki du Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Diputaziyoko notiziyak, eta elizatik datozenak euskera batun idaztia eta erriko talderen batek erabakiko balu bere notiziyak ere batuan idaztia nayo dula, Doberak banan bana aztertuko dittu eskariyak. Jasota bezela atalean idazten duenaren irizpidia errespetatuko da.
ARTUTAKO ZENBAIT
ERABAKI
Y - Ondoko itzetan erabilliko da beti y: alegiya, frontoya, periya. Gañontzeko itzekiñ, aldaketa progresibua izango da.
P - Emendik aurrera idatziko dira beti p-rekiñ: periya, parmaziya ta kapia. Gañontzeko itzekiñ, aldaketa progresibua izango da.
Da, de, do, du Ernaniko bereizgarri - Da ta du euskera batuan bezelaxe ibilliko dira.
de: daude. txartelak salgai de...
do: dago. bidia itxiya do...
A - Itz bukaeratan. Emendikan aurrera idatziko da beti: ura berua, lanbata goiza...
O - Auzuei biar dan garrantziya emango zaye. Iñatzun ‘o’ izkiarekiñ arau bereziya erabilliko da. Adibidiak: kato, soño, doño, putzo...
TU - Ernanin joera dago euskerazko betiko aditzei -tu jartzeko, ta Kronikak erabilli egingo du: izandu, egondu... ta Iñatzuko kasuan, baita: eukittu dittut, jakindu det...
Aditza+a (ez +ta) Ernani ta inguruko bereizgarri dira baita ere, ‘itxiya, jasua, botia...’, bezelako aditzak ta ez ‘itxita, jasota, botata...’. Orregatik, emendik aurrera Kronikako Jasota Bezala atala izango da: Jasua Bezela
Lenengo pertsonan marka aditz bukaeratan, -t biarrian -da:
zait: zaida
dit: dida
zaizkit: zaizkida
NAZU - Nazu aditzaren kasua bereziya da Ernanin. Milla buru auste ibillita gero, Doberak erabaki du nai dan tokin eta nai danian ibiltzia nazu: esan nazu...