Boulder txapelketa gaur Etxeberrin

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Hernanin errotuta dagoen kirola da eskalada eta hainbat hernaniar Etxeberriko boulderrean bildu ohi dira kirol hau praktikatzeko, neguan batez ere. Indarrak neurtzeko gogoarekin-edo, boulder txapelketa antolatu du gaurko Hatzi Klinbersek. 10:30etan hasiko da eta izen-abizenak, telefonoa eta 2 euro eman behar dira parte hartzeko, Etxeberriko buzoiean. Goizean sailkapen txandak jokatuko dituzte eta arratsaldean finalak. Jendea animatu dute parte hartzera.

Xirimiri arropa markak babestua

Txapelketa Xirimiri mendiko arropa markak babesten du eta irabazleentzako sariak ere marka horretako produktuak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!