Jubilatu etxeko txapeldunak saritu zituzten Santo Tomas egunean

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Joan den ostegunean, Santo Tomas egunez, Jubilatu Etxeko txapelketetako onenak saritu zituzten. Ondoren eguna behar bezala ospatu zuten, txistorra jaten, eta umore onean alegia. Txapelketa bakoitzeko onenei eman zieten saria, eta guztira 18 sari banatu zituzten.

Kartetan eta billarrean

Ondorengo hauek izan ziren sarituak: Musean, 1.-Primitivo Gonzalez-Luis Lozano, 2.-Ramon Ormaetxea-Sebastian Egilegor. Tutean, 1.-Claudio Cao-Jose Lopez, 2.-Lesmes Gonzalez-Isidoro Gonzalez. Eskoban, 1.-Martin Atxaga-Timoteo Perez, 2.-Manuel Morato-Paco Garcia. Punttuan, 1.-Jose Baro-Alfonso Minguez, 2.-Martin Atxaga-Francisco Hernandez. Billarean, Paulino Garciak irabazi zuen eta Alfredo Galan izan zen azpitxapelduna. Sariak Udaleko eta Jubilatu Etxeko ordezkariek banatu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!