EHU-Hernanik, mutilen senior taldeak, Euskal ligako lehen itzulia bukatu du eta atsedenaldia izango du urtarrilaren 13ra arte. Sailkapen buru dira hernaniarrak, 14 punturekin, eta jokatutako 8 partidutatik 7 irabazi dituzte.
´Partiduak kontrolpean`
Kronikak Eusebio Olaizola klubeko arduradunarekin hitz egin du eta denboraldiko balorazioa eskatu dio. Eusebiok dio seniorrak ondo ari direla eta orain arte jokatutako partiduak erraz atera dituztela. ´Taldeak badaki partiduak kontrolatzen, eta ez dugu arazo haundirik izan partidu gehienetan`. Denboraldi honetan, jokalari gazte eta beteranoak uztartzen ditu Lauri Matiasen taldeak eta hori agerian geratzen ari da. ´Nabaria da jubenilak pixkanaka taldean sartzen ari direla; beren aportazioa garrantzitsua izaten ari da` diote klubetik.
Gazteak urtarriletik aurrera
Klubak beste 7 talde ditu: nesketan, seniorrak, jubenilak, 2 kadete eta infantilak, eta mutiletan, jubenilak eta kadeteak. Taldeok urtarrilean hasiko dute liga. Arazoak omen dauzkate mutilen taldea osatzeko infantil eta kadete mailetan eta kezkatuta daude ´arazoa talde seniorrean izan daitekelako datozen urtetan`. Nesketan, berriz, jokalariak badauzkate maila guztietan, baina klubean kexa bat dute ´nagusietara pasatzerakoan, askok utzi egiten dute`.