Gipuzkoako txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Waterpolo taldeek Gipuzkoako Kopa irabazi zu-ten joan den hilabetean eta aurrerantzean Euskadiko Liga jokatuko dute. Mutilen taldeak jokatu ditu dagoeneko bi jardunaldi eta nesken taldea urtarrilean hasiko da.

Mutilen taldeak jende berria

Aurreko urtetan bi waterpolo talde izan ditu Hernani K.E.-k baina aurten biak batean biltzea erabaki dute. Hala dio Miguel Angel klubeko arduradunak: ´Talde polit bat egiten ari gara. Ez zirudien erraza baina nahiko gustora gaude gazteen egokitze azkarrarekin`. Gipuzkoako Kopa irabazteagatik oso pozik azaldu dira klubean: ´Gure arerio nagusiari, Tximistarriri, irabazi genion eta ederki ospatu genuen`.

´Neskak behar ditugu`

Nesken taldeak ere Gipuzkoako Kopa irabazi zuen; ez omen zen hain zaila izan. ´Gipuzkoan bi talde besterik ez daude neskenak, Hernani eta Easo, eta finala jokatu zuten zuzenean`. Nesken taldeak Euskadiko Liga hasiko du urtarrilean, eta Miguel Angelek dioenez, zailtasun haundiena jokalari falta izango dute, ez joko falta: ´jende justua daukagu eta inork mina hartuz gero, lanak izango ditugu taldea osatzeko`. Hori dela-eta, neskak animatu nahi dituzte taldean sartzera, ´berdin du igeri egiten ez badakite ere, hemen erakutsiko diegu` aipatu zuen umorearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!