Bi talde nagusiak ondo

Kronika - Erredakzioa 2006ko abenduaren 23a

Kronikak Gabonetako atsedenaldia aprobetxatu nahi izan du bi talde nagusien martxari errepasoa egiteko.

Gorengo taldea, txukun

Gorengo taldea 5garren da sailkapenean, 24 punturekin, lehenengo itzulia bukatzeko bi jardunaldi geratzen direnean. ´Bi partidu horiek irabaziz gero, gora begira hasiko genuke bigarren itzulia eta gure helburua gertuago izango genuke, hau da, martxoa-apirilan goiko postuetan egotea` dio Jon Loranek. Gol gehien sartu dituen taldea da Hernani, 31 dianarekin, partiduko bi baina gehiago, bataz beste. ´Ofentsiboki oso ondo gabiltza, baina defentsa sendotu behar dugu` gogora arazten du Loranek. Taldearen martxa ´ona` dela diote klubean eta aldagelako giroa, berriz, ´oso ona`. Denboraldi hasieran herritarrei egin zieten deiak ere eragina izan du eta Zubipera jende asko jaisten ari da partiduetara, ´herritarrak ilusioarekin somatzen ditugu eta klub bezala garrantzitsua da hori`.

Emakumezkoen ligakoek ´kristoren lana`

Emakumezkoen ligako taldea denboraldi ona egiten ari da, eta sailkapenean ondo kokatuta iritsi dira Gabonetako jaietara. Neskak 4garren dira, 30 punturekin, eta 3 partidu besterik ez dituzte galdu 15etik. Lehen lauak igoera fasean sartuko dira eta hiru partiduren faltan, 6 punturen abantaila du Hernanik 5garrenarekiko. Klubak dio kristoren lana egiten ari direla bai jokalariak, eta bai Jon Zabaleta entrenatzaile añorgarra. ´Neskak oso konpromezu haundia hartu dute eta oso kontentu gaude klubean`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!