Gabon ingurua kontzertu eta errondaz gainezka

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 23a, 01:00

Bihar, Olentzeroa baserriz baserri, auzoz auzo eta kalez kale ibiliko da.

Gabon usaira kontzertu ugari ari dira izaten egunotan eta bihar ere Gabon kantak kalean entzuteko aukera izango da. 15:00etan, baserriz baserriko olentzeroa aterako da Plazatik, trikitixa eta bertsolariek lagunduta. Parrokiko abesbatza, berriz, 17:30etan irtengo da Apaizetxe aurretik; Kantuz Abesbatza bihar 18:30etan irtengo da Milagrosatik eta Hernaniko Musika Bandaren gaueko erronda, 20:00etan hasiko da Gudarien plazan. EreƱotzun ere, bi talde ibiliko dira, haurrak eta helduak, Askatsutik Lastaola bitarteko etxerik gehienak bisitatuz. Helduak, plazatik irtengo dira 13:30etan. Bihar izango diren errondez gain, kontzertu ugari izan dira egunotan herrian: atzo bertan, Ozenki eta Musika Bandak kontzertua eman zuten adibidez, eta asteazkenean Inmaculada ikastetxeko abesbatzaren kontzertua izan zen. Horrez gain, datorren ostiralean kontzertua emango dute Kantuz Abesbatzak eta Hernasaxek Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!