Gaur arratsaldean jokatuko dira Labaien torneoko 34garren edizioko azken partiduak. 16:00etan Lengokoak eta Hernanik hirugarren postuaren bila jokatuko dute eta 18:00etan Erreala eta Añorga neurtuko dira irabazle kopa zeinek altxako. Errealak liga nazionaleko talde jubenilarekin jokatuko du eta Añorgak Euskal ligakoarekin. Finalistak penaltietan sailkatu ziren finalera, asteazkeneko partiduetan. Erreala eta Hernanik husna egin zuten eta Añorga eta Lengokoak-ek bana.
Ligarik ez asteburuan
CD Hernaniko taldeen artean, Liga nazionaleko taldeak besterik ez du izango partidua, Labaien torneoaren barruan. Gainontzeko taldeek atsedenaldia izango dute, gutxienez, urtarrileko lehen asteburura arte.