Gazte batzuk Udal eskola jangela hartu zuten joan den larunbatean, Kontrakantxa gaztetxea bezala izendatu zutena, eta horri buruz hitz egiteko asanblada irekia deitu dute, larunbatean goizeko 11:00etan, Atsegindegin. Tabernetan, berriz, gaztetxearen aldeko sinadura bilketa egingo dute bihar arratsaldean.
Truke azoka kontsumo burujabearen alde igandean
Truke azoka izango da igandean Gudarien plazan, Hernaniko Gazte Asanbladak deituta, ´Kontsumo burujabearen alde`. 17:30etatik 19:30etara izango da eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei.