Bertso afaria eta hitzaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 22a, 01:00

Hernaniko Bertso eskolaren 25 urteak kantuan gogoratuko dira gaur Errio-Guarda jatetxean. Anekdota eta momentu esanguratsuenak irudi, argazki eta bertso bidez gogoratuko dira, 20:30etan hasita. Sarrerak salgai daude, 20 euroan: Kitto, Tripontzi, Oindi eta Aralarren. Bestalde, hitzaldia izango da Bertso eskolaren 25 urteei buruz, gaur, Biterin, 19:00etan. Hizlariak: Amuriza, Mendizabal, Uria eta Eizagirre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!