Atzo hasi zen Bertso Lata umeentzako saioarekin, eta gaur izango du segida, Santo Tomas festen inguruan. Txistorra jan eta bertsoak
entzuteko aukera izango da 20:00etan Tripontzi tabernan. Bestalde, bihar, bertso eskolari buruzko mahai ingurua, eta bertso afari berezia izango dira, Biterin eta Errioguardan. Afari txartelak salgai daude 20 eurotan, Kitto, Aralar, Oindi eta Tripontzin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!