Kronika-Doberako egutegiak salgai

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 21a, 01:00

Kronika-Doberak atera berri du 2007 urteko egutegia, eta atzoz gero salgai dago, 3 euroan, ondoko lekuetan: Zinkoenean, Iruretagoienan, Dorronsoron, Plaza Berrin, Sebasen, Konden, Antziolan, Bikainen, Leokadistin, Panan eta Kronika eta Doberan (Larremandi 11). Egutegi nagusiaz gain, hilero Hernanin dauden ekitaldi nagusiak biltzen ditu egutegiak, herriko eta auzoetako festa nagusiak, ilargiak, urtaro hasierak, ordu aldaketak eta abar luze bat. Urteroko moduan, Hernaniko zenbait argazkik osatzen dute egutegia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!