Joxeba Iurramendi eta Ximon Goikoetxea Osiñagako mus txapelketako txapeldun.

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 19a, 01:00

Joan den igandean jokatu zen Osiñagako 15garren mus txapelketa azkarra Olaizola sagardotegian, eta 21 bikotek hartu zuten parte. Txapeldun Joxeba Iurramendi eta Ximon Goikoetxea gelditu dira; bigarren, Vicente Callejón Manu Fernández; hirugarren, Antton Eizmendi-Joxe Salaberria; eta laugarren, Joxe Angel Etxeberria-Xabier Etxeberria. Osiñagako auzo elkarteak eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!