Joan den igandean, Gipuzkoako kros Txapelketa jokatu da Azpeitian eta hernaniarrek emaitza oso onak lortu dituzte beste behin ere. Ixiar Urdangarinek ezin izan zuen iazko txapela lortu, baina bigarren gelditu zen, Iratxe Aranburu zarauztarraren atzetik. Hernaniarra belauneko arazoekin dabil eta ez dago bere maila onenean. Proba berean, Rosi Talavera hernaniarra gelditu zen hirugarren Urdangarinen atzetik. Horrez gain, jubenil mailan Eider Aldabe izan da brontzezko domina lortu duena, lehen bueltan hanka batean molestiak nabaritu zituen arren. Hauez gain, Idoia Esnaolak 7garren egin zuen; Jose Mari Santanak iazko denbora hobetu zuen; Joxe Mari Muruak lehen aldiz hartu du parte; Sergio Roman 12garren izan zen; Alex Iturralde 9garren izan zen jubeniletan eta Mikel Von Wichmann 11garren.
Pista estalian ere ondo
Igandeko txapelketaz gain, larunbatean pista estaliko Gipuzkoako Txapelketak jokatu ziren Donostian. Von Wichmann eta Aldabek urrea lortu dute 800 metro jubeniletan; Maitane Iruretagoienak urrea lortu zuen 60 metroan eta 200 metroan; Ane Vi-llaverdek urrea lortu zuen 300 metroan eta zi-larra 600 metroan kadete mailan; Enara Agirrezabalak, kadetetan, luzeran eta salto hirukoitzean urrea lortu zuen (azken honetan klubeko marka berria jarri du) eta zilarra 60 metroan; Lide Redondo jubenilak, salto hirukoitzean brontzea eta Joxeba Lizeaga eta Manex Pagolak zilarrezko domina lortu zuten jauzi hirukoitza eta pertiga jauzian.