Juan Mari Ugaldek irabazi du aurten ehiza txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 19a, 01:00

Txantxangorri elkarteak urtero antolatzen duen ehiza txapelketa , joan den igandean eta aurrekoan jokatu dute eta Juan Mari Ugaldek irabazi du. Iaz ere Ugaldek berak irabazi zuen eta ordukoa kasualitatea ez zela izan erakutsi ahal izan du aurten. Epelekoak faisan bat eta bederatzi galeper bota ditu eta 1018 puntu osatu. Bigarren, Iñaki Loiarte gelditu da, lau faisan eta lau galeper botata, 808 punturekin. Hirugarren, berriz, Juan Otaegik egin du, zazpi galeper bota eta 714 puntu osatuta. Lau bost eta seigarren, Gerardo Beraza, Iñaki Esnal eta Emilio Crespo gelditu dira 25 parte hartzaileko txapelketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!