Umeentzako saioak emango dio hasiera gaur Bertso Latari

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 20a, 01:00

Goizeko 11:30etan izango da saioa Biterin. Ostiraleko afarirako txartelak salgai daude.

Gaur hasiko da ekitaldiz gainezka datorren Bertso Lata, umeentzako saioarekin. Hernaniko ikastetxeetako 170 neska-mutilentzako saioa izango da. Bihar bestalde, Santo Tomas eguna girotzeko saioa izango da, arratsaldeko 20:00etan Tripontzin. Ostiralerako, berriz, bi ekitaldi antolatu ditu Hernaniko bertso eskolak: arratsaldean mahai ingurua izango da Biterin, bertso eskolak 25 urte bete dituela-eta. Xabier Amuriza, Mendizabal, Juanjo Uria eta Ixiar Eizagirre izango dira hizlariak. Bertso eskolen inguruko hainbat gai jorratuko dituzte.

Afarirako txartelak salgai
Ostiral iluntzean, berriz, bertso afaria izango da Errioguardan, arratsaldeko 20:30etan. Bertso eskolako hainbat kidek kantatuko dute bertan eta bideo baten laguntza izango dute, saioak girotze aldera. Afari txartelak salgai daude 20 euroan, Kitto, Aralar, Oindi eta Tripontzin. Gainerako emanaldiak datorren astean izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!