Etxeetako energiaren erabilera arrazionala bultzatzeko ekimena jarri du martxan Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Hernaniko Udalak babestu du ekimena ´jasangarritasunarekin duen apustua indartzeko`. Udalaren laguntza medio, bihar, asteazkena, kontsumo txikiko bonbilla bat jaso ahal izango du hernaniar bakoitzak, NAN dokumentua erakutsi ondorenean. Bi NAN eramanez gero, bi hartzen ere utziko diote. Udaletxeko arkupeetan banatuko dituzte bonbillak, goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean. Jakitera eman dutenez, 270 bonbilla dituzte banatzekoak eta litekeena da 13:00ak aurretik guztiak banatuta egotea.
Gidaliburua
Bonbillekin batean, gidaliburu bat ere banatuko dute bihar, energia aurrezteko gomendio praktikoak biltzen dituena: etxebizitza erostea, ekipamendua, zaborra eta kotxea gaiak lantzen ditu bertan.